09-10 ikasturteko Euskal Astearen erdian, Lehen Hezkuntzako 3 eta 4.mailako ikasleok bisita desberdin bezain interesgarri bat izan dugu gurean. Billboko Udal Musika Eskolako irakaslea den Asier González Soreasu etorri zaigu euskal musika tresnen inguruan hitz egitera. Euskara hutsean eta modu hurbil batean erakutsi dizkigu Asierrek alboka eta txalaparta. Baina erakutsi bakarrik ez dizkigu egin. Gure eskuekin ere jo dugu txalaparta, “txakun-txakun” eta “tipi-tapa” soinu-elkarrizketan parte hartuz eta tresna honen magiaz gozatuz.
Esperientzia zoragarria izan da, bizitzan ahazten ez den horietakoa.

“Ikastarotxoak” bukatu eta gero, kalejira eta guzti izan dugu San José de Calasanz ikastetxean, guraso eta beste mailetako ikasleen gozamenerako.

Euskal kultura eta euskal musikara atea zabaldu digu Asierrek. Berari esker, hemendik aurrera ematen dugun urrats bakoitzean txalapartaren oihartzuna eramango dugu barruan: TXAKUN, TXAKUN. TXAKUN, TXAKUN.

Anuncios